Jantoki

Todos los sábados abrimos un comedor 100% vegano en el ateneo. A partir de las 14:30 y a un euro por plato (buffet de ensalada, sopa/crema, segundo plato y postre).

Los beneficios del comedor son destinados a la autogestión de los diferentes colectivos que quieren participar.

Larunbatero jantoki beganoa irekitzen dugu Izarbeltzen. Ordu bi t´erdietatik aurrera, platerra euro baten truke ( entsalada buffeta, 1.platerra, 2.platerra eta postrea).
Jantokiaren irabaziak bertan parte hartu nahi duten kolektiboen autogestiorako izango dira.

Jantoki beganoa

Jantokia Ateneoaren proiektua da, horren bidez, gizakiak ez diren animalienganako errespetua sustatu nahi dugu. Aldi berean Ateneoa bera eta kideko borrokak kudeatuko ditugu, kolektiboen onurarako eta errepresioaren aurkako sostengu ekonomiko gisa. Gure aukera eta mugak kontuan izanik, ahalik eta modu koherenteenean gauzatzen saiatuko gara, adibidez, transgenikorik erabili gabe, elikagai soberakinak (merkatu-eskariei ez egokitzeagatik botatzen diren egoera oneko jaki tonak) berreskuratuz eta arrazoizko salneurriak jarriz.

Beganismoa proposatu eta praktikatzen dugu, ez dieta gisa, espezismoaren (espeziearen araberako bazterketa) kontrako jarrera gisa baizik. Orduro milioika animalia hiltzen dira gure ustiaketaren biktima izanik, gure interes, apeta, luxu eta beharrizan faltsuak asetzeko, objektutzat edo baliabidetzat hartzen dira, elikagai, jantzi, esperimentazio edo entretenimendu gisa erabiliz.

Biktima eta oinaze gehien eragiten duen arloa elikadura da. Txikitatik, zenbait animalia jaten irakatsi digute eta horregatik oso gutxitan planteatzen diogu geure buruari kontsumo hori uztea, dena den, egunero pairarazten diegun holokaustoaren jakitun bagara, alternatibak ditugu, eta parte ez hartzeko aukera. Zergatik ez dugu aukeratzen pixkanaka uztea horrenbesteko oinaze eta hilketa eragiten duten kontsumo ohitura ekidingarriak eta ez-beharrezkoak?

Animalia eta gizakiak izateak ez digu zilegi egiten beste biologi-espezie batekoak izateagatik, gainontzeko banakoak menperatzea, ustiatzea torturatzea eta hiltzea, azalaren kolorea, inteligentzia maila edo sexuagatik egitea zilegi ez den bezala. Gizakiak ez diren animaliek ere, bizitza betea, behar-bezalakoa eta askea bizi nahi dute.

Zuk zeuk animaliarik ez hiltzeak ez du esan nahi beste batzuek zugatik egingo ez dutenik, horregatik hausnartzea garrantzitsua da, ez delako iritzi kontua, baizik eta bidegabeko errealitatea, guk guztiok eta geure bizimodu menperatzaileak sortua. Argi izan behar dugu gizarte tekno-industrial honetan erabiltzen ditugun produktu eta zerbitzu guztiek ustiaketa, hilketa eta oinazea eragiten dizkietela bai animalia bai gizakiei,eta bere parte garen  inguru eta naturari, merkantzia eta baliabide mailara jaitsiz.

Gure ustez, animalien askapenaren erreferentzia, gizakien, lurraren eta patriarkatuarengandiko askapenera zabal daiteke.

Comedor vegano

El comedor vegano es un proyecto del ateneo que pretende ser una herramienta por la cual difundir el respeto a los animales no humanos y gestionar el mismo Ateneo y luchas afines, a beneficio de colectivos y como apoyo económico antirepresivo, intentándolo llevar a cabo de la manera más coherente dentro de nuestra posibilidades y limitaciones, como por ejemplo el no uso de transgénicos, la recuperación de los excedentes alimenticios (toneladas en buen estado tirados a diario por no adaptarse a las demandas del mercado) y los precios prohibitivos.

Planteamos y practicamos el veganismo no como una dieta sino como una actitud contraria al especismo (discriminación en función de la especie) Millones de animales mueren cada hora tras ser víctimas de nuestra explotación, utilizados como objetos, recursos a nuestra disposición para satisfacer nuestros intereses, caprichos, lujos y falsas necesidades en forma de alimento, vestimenta, experimentación o entretenimiento.

El ámbito que más víctimas y sufrimiento produce es el de la alimentación. Desde pequeñxs nos enseñan a comer algunos animales y por eso pocas veces nos cuestionamos dejar de consumirlos, aunque si somos conscientes del holocausto diario al que les sometemos, tenemos alternativas y las opción de no participar ¿Porqué no optamos por abandonar progresivamente los hábitos de consumo evitables e innecesarios que provocan tanta muerte y sufrimiento?

El hecho de ser animales humanos no justifica la dominación, la explotación la tortura y el asesinato que ejercemos hacia el resto de individuos por pertenece a otra especie biológica, así como tampoco lo justifican el color de la piel, el grado de inteligencia o el sexo al que pertenezcamos.

Los animales no-humanos también quieren vivir una vida plena y satisfactoria en libertad. Que tú no mates animales con tus manos no significa que alguien no lo haga por ti, por eso es importante parase a reflexionar , ya que no es una cuestión opinable sino una realidad injusta provocada por todxs y cada unx de nosotrxs y nuestro estilo de vida dominador. 

Somos conscientes , también, de que todos los productos y servicios que utilizamos en esta sociedad tecno-industrial han supuesto explotación, muerte y sufrimiento tanto a los animales no humanos como humanos . Una sociedad de la cual formamos parte y que nos reduce al estatus de mercancía y recursos.

Siendo para nosotrxs la liberación animal, una referencia extrapolable a la liberación humana, la liberación de la tierra y el fin del patriarcado.

IMG_2432

IMG_2435

IMG_2438

IMG_2440

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *